21/3/8
21/3/5
Printzesak eta Printzeak
Printzesak eta Printzeak
Mari errauskin edota zapo
laranja erdirik ez ezazu bila;
zeu osoa zarelako.
Zeure begiez bizi, eta ez
besteen begientzako
-egin dorretxetik salto-
Aske bazara ez duzulako
askatzailerik beharko.
besteentzako panpin kuttunak
izan gaitezen agintzen digu
sarritan gure garunak.
Izan gaitezke haundi zein txiki,
azkarrak edo tuntunak,
braketdunak, barredunak….
Erakargarri egiten gaitu
gure berezitasunak.
pozak, tristurak ta dudak daude.
Dena aldatzen da, ta soilik gara
geure buruaren jabe.
Ate bat itxi eta beste bat
zabaltzen da parez pare;
lotu ta askatu xuabe.
Edonor gabe bizi gintezke
eta edonor gu gabe.
eta egunak gaua darama…
21/3/1
ABESTI EZ SEXISTAK
Klika ezazu beheko enlazean eta gozatu abesti ez sexistaz
https://www.youtube.com/playlist?list=PLFjz-jIxNgEd62mXn20AunCv3SVNR7a5O&disable_polymer=true
21/2/25
21/2/21
Nor da Diana Trujillo?
2020 ko otsailaren 18an, Perseverance errobota Marte planetan lurreratu zen eta Diana Trujillo izan zen programaren zuzendaria.
21/2/14
21/2/10
21/2/7
20/12/13
Time aldizkariaren abenduko portada
Time aldizkariaren abenduko portadak, "urteko nexka" aurkeztu du. 15 urteko neska zientzilari bat da.
Gintajali Raok, teknologi berri bat garatu du ura plomoz kutxatuta dagoen ikusteko. Bestalde, Chrome
bilatzaileak, ziberjazapena (ciberacoso) antzemateko extensio bat garatu du.
20/12/8
20/12/5
Frappart, lehen emakumezko epailea gizonezkoen Txapeldunen ligan.
Txapeldunen Ligaren historian sartu zen bart Stephanie Frappart. Epaile lanak egin zituen Juventusen eta Kieveko Dinamoren (3-0) arteko partidan, eta gizonezkoen txapelketan lan hori egiten duen lehen emakumea bilakatu da horrela.
Halere, jada bazen futbolaren historiaren parte. Frappartek 37 urte ditu, eta baditu aurrez ezarritako beste marka batzuk ere. Iaz, gizonezkoen Europako txapelketa baten epaile izan zen, Liverpoolen eta Chelsearen arteko Europako Superkopako partidan. Hori ez da bakarra. Frantziako Ligan ere aitzindari izan zen, Amiens eta Estrasburgoren arteko partidan, baita selekzioen arteko partidetan ere, Malta eta Letoniaren arteko Nazioen Ligako partidan. Goi mailako beste bi norgehiagokatan ere egin ditu arbitro lanak, Europa Ligakoak biak. Emakumezkoen futbolean, iazko Munduko Kopako finala epaitu zuen.
«Pribilegio bat, ohore bat eta ardura bat da. Espero dut nire ibilbideak emakume gazteei epaile lanetan parte hartzera bultzatzeko balio izatea», adierazi zuen iaz, elite mailan bere lehen urtea egin ostean.
20/11/26
20/11/25
20/11/24
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna 2020
ZER DIRA BALOREAK?
Balioak pertsona edo talde baten moral eta etika-printzipioak dira, egoera batean balorazioak egin eta erabakiak hartzeko erabiltzen direnak. Balio-sistema balio multzo koherentea da, kultura eta ideologia baten adierazgarri direnak.
20/11/21
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna 2020
YO NO ME CALLO MAS. NI EZ GEHIAGO ISILDUKO











