20/12/13

Time aldizkariaren abenduko portada

Time aldizkariaren abenduko portadak, "urteko nexka" aurkeztu  du. 15 urteko neska zientzilari bat da. 

Gintajali Raok, teknologi berri bat garatu du ura plomoz kutxatuta dagoen ikusteko. Bestalde, Chrome

bilatzaileak,  ziberjazapena (ciberacoso)  antzemateko extensio bat  garatu du.



20/12/5

Frappart, lehen emakumezko epailea gizonezkoen Txapeldunen ligan.



Txapeldunen Ligaren historian sartu zen bart Stephanie Frappart. Epaile lanak egin zituen Juventusen eta Kieveko Dinamoren (3-0) arteko partidan, eta gizonezkoen txapelketan lan hori egiten duen lehen emakumea bilakatu da horrela. 




Halere, jada bazen futbolaren historiaren parte. Frappartek 37 urte ditu, eta baditu aurrez ezarritako beste marka batzuk ere. Iaz, gizonezkoen Europako txapelketa baten epaile izan zen, Liverpoolen eta Chelsearen arteko Europako Superkopako partidan. Hori ez da bakarra. Frantziako Ligan ere aitzindari izan zen, Amiens eta Estrasburgoren arteko partidan, baita selekzioen arteko partidetan ere, Malta eta Letoniaren arteko Nazioen Ligako partidan. Goi mailako beste bi norgehiagokatan ere egin ditu arbitro lanak, Europa Ligakoak biak. Emakumezkoen futbolean, iazko Munduko Kopako finala epaitu zuen.

«Pribilegio bat, ohore bat eta ardura bat da. Espero dut nire ibilbideak emakume gazteei epaile lanetan parte hartzera bultzatzeko balio izatea», adierazi zuen iaz, elite mailan bere lehen urtea egin ostean.

20/11/24

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna 2020

 

ZER DIRA BALOREAK?

Balioak pertsona edo talde baten moral eta etika-printzipioak dira, egoera batean balorazioak egin eta erabakiak hartzeko erabiltzen direnak. Balio-sistema balio multzo koherentea da, kultura eta ideologia baten adierazgarri direnak.