21/3/5

Printzesak eta Printzeak





 Printzesak eta Printzeak

Esti Markez, Esti eta Mikel Markez
PRINTZESAK ETA PRINTZEAK
Printzesa eder, printzipe guapo
Mari errauskin edota zapo
laranja erdirik ez ezazu bila;
zeu osoa zarelako.
Zeure begiez bizi, eta ez
besteen begientzako
-egin dorretxetik salto-
Aske bazara ez duzulako
askatzailerik beharko.
Konplexuz gizen ta pisuz lumak
besteentzako panpin kuttunak
izan gaitezen agintzen digu
sarritan gure garunak.
Izan gaitezke haundi zein txiki,
azkarrak edo tuntunak,
braketdunak, barredunak….
Erakargarri egiten gaitu
gure berezitasunak.
Bizitzak dauzka hainbat zutabe
pozak, tristurak ta dudak daude.
Dena aldatzen da, ta soilik gara
geure buruaren jabe.
Ate bat itxi eta beste bat
zabaltzen da parez pare;
lotu ta askatu xuabe.
Edonor gabe bizi gintezke
eta edonor gu gabe.
Gaurrak puskatzen du iragana
eta egunak gaua darama

21/2/21

Nor da Diana Trujillo?

2020 ko otsailaren   18an,  Perseverance errobota Marte planetan lurreratu zen eta Diana Trujillo izan zen programaren zuzendaria.